Zinegoakeko 16. edizioak egitura berria, arte eszenikoen bultzada eta 140 jarduera baino gehiago izango ditu Jaialdiak hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira. Sexu aniztasunarekin lotutako hainbat gai landuko dira: intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna eta pertsona errefuxiatuek bizi […]
jaialdia
Azaroaren 21etik 25era URBANBAT kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia ospatzen da Bilbon. ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo edizioak kultura ekitaldi handien eta hiri plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte eragileak […]
#Danona Donea jaialdia ostiralean ospatuko da Mundakan. Zulo Irekia jaialdi autoeratua izango da, diziplina askotakoa, elektrizitaterik gabeko jaialdia; txosnarik ere ez da egongo, ezta eszenariorik ere. Borobilean gauzatuko den jaialdia dugu, Mundakako Santa katalinan. Bestelako jaialdi bat posible dela aldarrikatzeaz gain, espazioen pribatizazioan ere hausnartu dute. Auzolanean antolatutako jaialdiaren inguruko […]
Ekainaren 1etik 11ra burutuko da Caostica film laburren, bideoklipen eta animazioko lanen hamaseigarren jaialdia, Bilbon. 12 herrialdeetako 54 lan aurkeztu dira jaialdira. Gaur izango da irekiera ekitaldia Bilborock aretoan bertan Los Ganglios, Dj Mimoloco & VJ Anisakis kontzertua izango da. Ondoren leku anitzetan izango dira proiekzioak: Anti liburu dendan, Mariaren […]
Zein da egun argazkilaritza dokumentalaren lekua? Galdera honi erantzuten saiatuko dira argazkilaritza dokumentalaren inguruko lehenengo jaialdian. Gaur abiatuko da BasqueDokFestival, Bizkaian egiten den argazkilaritza dokumentalaren Jaialdiaren lehen edizioa. Bizkaia aretoan igandera arte ahots, ikuspegi eta lengoaia ugarik bat egingo dute, egungo argazkilaritza dokumentalaren errealitatearen inguruan hausnarketa egiteko asmoz. Bihar, gainera, […]
Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman […]
Bihar hasiko da Ondarroan Marabilli festibalaren hirugarren edizioa. Aitzol Aramaio zenaren omenez sortutako ekimen honek aurten hiru egunez era guztietako sorkuntza adierazpideak aurkituko ditugu topaketa honen egitarau zabalean. Festibala “zerbait bizia da” Kirmen Uriberen esanetan, bertan 16 urtetik 80 urtera arteko gazte, heldu eta zaharrek esku hartuko dutelako. Albertok eta […]
Horixe da aste honetako proposamen nagusia: hiru egunez, musikaz,antzerkiaz, dantzaz, eztabaidaz… Lekornen gozatzea. Eta horrekin batera beste proposamen batzuk baditugu: Lapurdiko hondartzak, Amaiur mendia, “Piper beteak” sukaldatzea, The Uskis entzutea… Ohiko taldea oporretan dagoen arren, asteburua ondo prestatzeko proposamenak ez dira faltako Bilbo Hiria Irratian. Argazkia: (Pierre Balacey / EHZ). […]
Ostiralerik igandera Lekornen Euskal Herria Zuzenean Festibalaren 20. edizioa izango da eta, bertan, musika baino askoz gehiago izango da hiru egun horietan: eztabaidak, antzerkia, dantza, zinea… Festibalaren antzolaketan eta EHKZ kazetako kide Ekhi Erremundegik laguntzaileengan oinarritutako eta logorik gabeko festibal ez hain txiki honen garrantzia azpimarratu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150702solasekierrundegi.mp3 Deskargatu hemen
Dantza, antzerkia eta performanceak izango dira ACT jaialdiaren muina gaurtik aurrera. Lan laburren nazioarteko jaialdian 70 artista eta hamabost ikuskizun izango dira. Bi izango dira jaialdiaren egoitza nagusiak; Barakaldoko antzokia eta Bilboko Kafe Antzokia. Ordu erdiko hainbat piezaz gozatu ahalko dugu, munduko txoko ezberdinetatik etorriak: Irak, Alemania, Korea, Espainia, Bosnia […]
