Astebruru honetako proposamen berezia BERTSO-DERBI IBILTARIA. Ibilbidea egitera Zugaztietara (La Arboleda) joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( txitxirio krixpetak ), liburua (Julen Belamunoren “Gaueko zaintzailea”), diskoa (  Jesus Mª Lopetegi, Harkaitz Cano eta Antton Olariagak eginiko “Itzal zaunka” proiektu multidiziplinarra) eta Bilboko agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160220zeingoueuskalderbya.mp3 Deskargatu hemen

Asteburu honetan bi proposamen nagusi izango ditugu: bata Bilbao-Bilbao lasterketa eta bestea Talo Eguna Lasturren (Deba). Ibilbidea egitera Guardiako aintziretaraino joango gar. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (bizkotxoa), liburua (Iñaki Petxarromanen “Kearen Fiordoa”), musika arloa (Liher) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160213zeingouasteburuan.mp3 Deskargatu hemen

Asteburu honetako proposamen berezia Ituren eta Zubieta herrietako joaldunak dira. Ibilbidea egitera Santiago parke naturalera joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (Legatza ondarrutar erara), liburua (Julen Belamunoren “Ukabilak eta loreak”), diskoa (Jurgi Ekizaren ” Hertzetan”) eta Bizkaia aldeko agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160130zeingouiturenzubietaihauteriak.mp3 Deskargatu hemen

Asteburu honetan, proposamen berezia dugu….Itzaltzuko “Gartxot Eguna” ospatzera joango gara. Ibilaldia egitera Iratiko baso aldera joko dugu, Bagargiak aldera hain zuzen ere. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( kalabazin krema), liburua (Geff Rodkey-n Tapper Bikiak). Eta bukatzeko Bizkaia aldeko agenda jorratuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160115zeingouasteburuangartxoteguna.mp3 Deskargatu hemen

Asteburu hau pixka bat luzatu eta datorren astelehenean Bilbon ere San Tomas azoka eta festa ospatuko da: horixe da gure proposamen berezia. Ibilbidea, aldiz, Laudiotik Bilborako erromes bidea. Diskoa Korrontzi dantzan eta Liburua Patziku Perurenaren “Hilen xarma”. Eta betiko moduan, Agenda, asteburuaz ondo gozatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151219zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Asteburu honetarako proposamen berezia da Donostiara joatea, Euskal Dantzarien Biltzarraren 50.urteurrenera. Horretaz aparte, ibilbidea egitera Hendaiako itsaslabarrera joango gara. Eta, betiko moduan, errezeta (orburuak bi eratan: bieirekin eta orburuak pistatxo krema eta ahate urdaiazpikoarekin); diskoa ( Ze Esatek), eta liburua (Zaldi Eroaren “De rerum natura-6”). Eta bukatzeko astebururako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151212zeingou.mp3 […]

Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151121zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Asteburu honetan “Jentilen etorrera” ospatuko dute Ataunen, eta bide batez, Ataungo San Martin eta San Gregorio auzoetatik ibilbidea egiteko aprobetxatuko dugu. Horrekin batera , betiko moduan, errezeta (tipula zopa), liburua (Pirritx eta Porrotxen bilduma berria), diskoa (Izaki Gardenak) eta bukatzeko agenda jorratuko ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151106zeingou.mp3 Deskargatu hemen.