Zientziaren agertoki handia izango da berriz ere Bizkaia aurtengo irailean Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiari esker, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako topaketa. Irailaren 13tik 29ra egingo da dibulgazio zientifikoko jaialdiaren bigarren edizioa Euskalduna Jauregian eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Juan Ignacio Perez Kultura Zientifikoko katedrako zuzendariak […]

Bilboko Kafe antzokian atzo Jakinduriek mundue erreko dau ekimena izan zen. Hiru Bertsolari eta hiru zientzialari aritu ziren aurrez aurre. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zituzten lehenik. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azaldu zituzten. Jone Uriak Errimaren definizio matematikoa, Juan Ignacio Perezek Zeruraino hegan egiten eta Miren […]