Zientziaren agertoki handia izango da berriz ere Bizkaia aurtengo irailean Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiari esker, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako topaketa. Irailaren 13tik 29ra egingo da dibulgazio zientifikoko jaialdiaren bigarren edizioa Euskalduna Jauregian eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Juan Ignacio Perez Kultura Zientifikoko katedrako zuzendariak ekarri dizkigu ekitaldiaren xehetasunak. Zazpi ekitaldi bilduko ditu guztira programak, Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen lehiaketaren finala eta Naukas Bilbaoren zortzigarren edizioa, besteak beste.
Deskargatu hemen.