Bakaikuko barnetegiak 32 urte bete ditu, horren aitzakian hainbat ekintza antolatu ditu Gabriel Aresti euskaltegiak. Tartean urtero legez bertan udan euskara ikasten ari direnentzat kultur ekarpena izaten dira. Abuztuan herriko kirolaria izan da June Kintana. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrari elkarrizketa egin diogu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220818_Junekintana_kirol_eskirol_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.

Barnetegiaren magian, June Kintana bakaikuar unibertsalaren bisita izan dugu. Bakaikuko barnetegian dena ez delako idazlanak egitea! Solasaldi goxoan egoteko aukera izan dugu, disko-jaurtitzen aurtengo Espainiako txapeldun handia izan denaren ondoan. Kirolaren joan-jinak kontatu dizkigu, goi-mailako kirolarien ajeak, Olinpiar Jokoak, buruhausteak… Entzungai, Kirol ESkirol saio berezian June Kintana, Bakaikuko disko-jaurtitzaile mundiala! […]

Atletismoa aletu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, eta Euskal Herriko izen handiak ekarri ditugu uhinetara: June Kintana disko-jaurtitzaile bakaikuarrari egin dio elkarrizketa Jone Fernandezek, Jon Joseba Renteriak Markel Arano elkarrizketatu du, eta Erlantz Ibargurengoitiak Plentziako Arturo Peña korrikolariaren bizitza ekarri digu erreportaje batean. Hori nahikoa ez eta lasterketa txikien Euskal […]