KIROL ESKIROL: Atletismoa aletu dugu gaurko Kirol Eskirol saioan

Atletismoa aletu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, eta Euskal Herriko izen handiak ekarri ditugu uhinetara: June Kintana disko-jaurtitzaile bakaikuarrari egin dio elkarrizketa Jone Fernandezek, Jon Joseba Renteriak Markel Arano elkarrizketatu du, eta Erlantz Ibargurengoitiak Plentziako Arturo Peña korrikolariaren bizitza ekarri digu erreportaje batean. Hori nahikoa ez eta lasterketa txikien Euskal Herriko txapeldun handi eta egungo 60/100 eta 200 metroko lasterketen rekormanarekin egon gara: biba Orkatz Beitia!

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Badator Lekuz Leku, XVII. Nazioarteko Dantza Jaialdia

az. Eka 16 , 2021
Ekainaren 23tik 26ra, LEKUZ LEKU jaialdiaren XVII. Edizioa egingo da Bilbon: Hiri paisaietan egindako Nazioarteko Dantza Jaialdia eta hiriko bideo-dantza erakusketa. La Fundición aretoko terraza-begiratokia Deustun, izango da dantza garaikideko zortzi pieza laburren eszenatikoa.  Gaurkoan Marian Etxebarriak eman dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210616_marian_etxebarria_lekz_leku_jaialdia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak