Iñigo Cabacasen gurasoak eta Jone Goirizelaia abokatua prentsaren aurrean agertu dira Auzitegi Gorenaren epaia baloratzeko. Goirizelaiak salatu du medioek familiak berak baino lehenago jaso zutela sententzia. Espainiar justizian hori ohitura bihurtu dela eta guztiz onartezina dela ere gaineratu du. Abokatuaren hitzetan, espainiako Tribunal Gorenak ez du kasuaren funtsera joan nahi […]
justizia
Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketa hasiko da astelehenean, urriaren 15ean. Bere heriotzatik sei urte eta erdi pasa direnean, 6 ertzain izango dira akusatuen aulkian, agindua eman zuen ertzaina ez, ordea. Orain arteko bidea luzea izan da. Urte hauetan ekimen eta hitzaldi mordoa egin dituzte senitarteko eta lagunek, eta jendearengana hurbildu dute […]
Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua […]
Iñigo gogoan herri plataformak eta Iñigoren familia eta lagunek gaur aurkeztu dituzte bere heriotzaren 6. urteurrenaren karietara egingo dituzten ekitaldiak. Seigarren urteurrena erabili nahi izan dute Iñigoren kasuan justizia eta epaiketa justua eskatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180323_inigoCabacas.mp3 Deskargatu hemen
Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak iragarri du “seguru asko” helegitea jarriko dutela inputazioen arloan, baina ontzat jo du Ana Torres magistratuaren autoa. Gaur gurean izan da Jone Goirizelaia, autuaren balorazioa egin digu, jaso berri dute eta egun hauetan ondo aztertu ostean helegitea jartzea aztertuko dute. Jone Goirizelaiak “oso garrantzitsutzat” jo ditu […]