Jone Goirizelaia: “Autoak ia osorik jasotzen du gure tesia”

Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak iragarri du “seguru asko” helegitea jarriko dutela inputazioen arloan, baina ontzat jo du Ana Torres magistratuaren autoa. Gaur gurean izan da Jone Goirizelaia, autuaren balorazioa egin digu, jaso berri dute eta egun hauetan ondo aztertu ostean helegitea jartzea aztertuko dute.  Jone Goirizelaiak “oso garrantzitsutzat” jo ditu autoan agertzen diren zenbait baieztapen, bat datozelako familiak orain arte defendatu duenarekin. Hasteko, autoan argi azaltzen da Iñigo Cabacas Ertzaintzak botatako pilotakada baten ondorioz hil zela; Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak hasieran hori ere zalantzan jarri zuela gogorarazi du familiaren abokatuak. Baina, bereziki, Ertzaintzaren oldarraldia kalifikatzeko orduan epaileak emandako argudioak nabarmendu ditu Goirizelaiak: “Autoan argi esaten dute Ertzaintzaren oldarraldia ez zela beharrezkoa izan, neurriz kanpokoa izan zela, arduragabea eta Espainiako zein Europako legeen kontrakoa”. Inputazioei dagokionez abokatua ez dator bat epaileak erabakitakoarekin. Sei ertzain inputatzeko eskaria egina zuen akusazio partikularrak, eta hiru baino ez ditu onartu epaileak, furgonetetako arduradunena, hain zuzen ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EKT: Itxaro Bordarekin bidaia lurraldearen barna, hizkuntzan eta sorkuntzan

az. Api 5 , 2017
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan Itxaro Borda idazlea izan da. Bidai bat proposatu digu gaurko solasaldian, bidai bat lurraldean barna, hizkuntza eta sorkuntzan. Lurraldeak egiten du ardoa edo artoa egiten du, baita idazlea, Itxaro Bordak ez du ulertzen bere idazkera  bere lurralde gabe.  Literatura alorreko lehen urratsak 1982an eman zituen, […]

Honekin lotuak