Bilboko kale saltzaileen aurkako polizia-jazarpenak ez duela etenik salatu du Manteroekin Bat plataformak. Plataformaren arabera, azken urteetan gogortu egin dira kale-saltzaileen aurkako polizia-operatiboak, eta jazarpena ez da kalean amaitzen: isunak, merkantziaren konfiskazioak eta prozesu administratibo eta judizialak ere pairatzen dituzte. Horren atzean Bilboko Udalaren erantzukizun politikoa ere badagoela salatzen dute. […]
