Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” […]