Bere herriaren alde bizia eman duen idazle palestinarra, izena aipatzerik nahi ez zuen poeta euskalduna eta lapurtutako sari literarioa. Gainera, Literaturako Nobel Saria jaso berri du idazle euskaldun batek. Nor ote? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231116_LiburuenErrepublikaTxikia09.mp3 Deskargatu hemen.

Gaizkia, ongia, hutsaltasuna, damua… zein adiera sakonak! Eichmann Jerusalemen, kontzentrazio-esparruak, filosofo emakumeak; hona hemen uda garai honetan gurera hurbildu nahi izanez gero, gai emankor eta oparoak. Horrez gain, Dostoievski irakurtzen zuen ume “normala”, Drakularen odolgosea eta maiteminez bizitako artea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230629_liburuenerrepublikatxikia06.mp3 Deskargatu hemen.

Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok.  Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.

Irakurleak egunkariaren nahiz aldizkariaren zain egoten omen ziren Kirikiñoren ipuinak irakurtzeko. Izan ere, gatz eta piper handiko kontakizunak ziren haren lumatik jalgitzen zirenak. Oraingo honetan, Bilbon aspaldi duela gertaturiko pasadizo barregarri batekin zerikusia duen ipuina entzutea proposatzen dizuegu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200330_Irakurketa_Kirikino.mp3 Deskargatu hemen.