Janus Lester proiektuak 2022an ikusi zuen argia “Ez gaitzala loak harrapatu” diskoarekin eta abenduan, “Ate birakariak” EPa kaleratu zuten. Bihar, Kerobiarekin batera, Kafe Antzokian eskainiko dute kontzertua; 21:30etan Kerobia hasiko eta eta 23:00etan Janus Lester. Jokin Pinatxo, Janus Lesterreko abeslaria, izan dugu gurean kontzertuari eta taldeari buruz hitz egiteko. Sarrerak […]

Aspaldiko lagunak dira Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Batera ibili izan dira talde gehiagotan, baina orain Muare taldea osatzen dute. Ostegunean, Bilboko BIRA Kulturgunean eskainiko dute kontzertua. Baina, zer da Muare? Nola sortu zuten? Horien eta galdera gehiagoren erantzuna elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230509_muare_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

ETS taldeak “Guretzat” lana Martxoak 3 eta 4ean aurkeztuko du Bilbon, Kafe Antzokian. Gonbidapena lortu nahi? Bidali whatsaap mezua zure kantu kutunarekin 644.499.554 ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak  ‘Guretzat’ du izenburuan eta  eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan […]

Gaur, maiatzaren 26an izango da “Bagoi hutsak” diskaren aurkezpen kontzertua. Postal kolekzionistak musika taldearen eskutik, diska berriaren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera egongo da Bilboko BIRA kulturgunean 20:00etan. Postal kolekzionistak 2018an sortutako Tolosako musika taldea “Azken gaua hirian” estudioko lehen lanarekin agertu zen. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore […]

Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna , Bilboko udal musika Eskolak ikus-entzule mota guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu gaurko. Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu batekin hasiko da 17:30ean Bilbao Musikan , behin bukatuta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dute. […]