Asier Gastón komiki egile eta diseinatzaileak Beti Berdin izeneko komikia argitaratu du. Komikia eskuragarri dago Euskaraen etxean. Pandemia garaian garatutako egitasmoa da Beti Berdin. Beti erdin komikoa izen bereko tabernan garatzen den istoriak batzen ditu. Taberna Irizar herrian dago, “euskal kostaldeko zehaztu gabeko lekuren batean dago”. Ostatutik ohiko bezeroak igaroko […]

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa martxoaren 9a eta 28a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sormenari zor izango da.19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile gazteak nabarmentzea, emakumeak oholtzara ekartzea, publiko berrietara heltzea […]

Hatxe pianistak eta sortzaileak, Idoia Hernandezek biharren lana aurkeztu digu Panpin hautsien dantza deiturikoa. Lau kantuz osatutako EP bat da: Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustutzeko saiakera bat da disko hau. Askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin betetzeko nahi batetik abiatzen da. […]

ZIRKOZAURREk eta Bilbao Ekintzak, Bilbao Aurrera Planaren barruan, ‘Garapenerako Zirkua’ ekimena antolatu dute. Ekimen entretenigarri horretan zirkua izango da protagonista, eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburu batzuen inguruan sentsibilizatzen saiatuko da. ‘Garapenerako Zirkua ‘4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago (ez du axola adinak, ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa eta baldintza […]

Gaurkoan Herri hura liburua izan dugu mintzagai Maialen Diaz Urrizarekin. Donostia hiriko  kutxa literatur saria jaso zuen eta orain Elkar argitaletxeak kaleratu du. Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikarraz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua […]

Marrazteko gonbita luzatzen digu Eider Eibar ilustratzaileak argitaratutako azken lanean, Ez dakit marrazten. Txikitatik marrazten dugu baina bada momentu bat klak egin eta marrazteari utzi egiten diogula, pentsatzen ez dakigula ondo egiten, Eider Eibarrek sortutako album ilustratu honetan aurkitu dezakegu gure baitako marrazkilaria. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210217_eider_eibar.mp3 Deskargatu hemen.

Argitalpenerako, eztabaidarako, kritikarako, azterketarako, sustapenerako aukera emango duen ekimen bat izan nahi du Ekida, borondate sozialistako artistentzako espazio bat, kulturaren eta artearen esparruetatik iraultza sozialistari ekarpena egiteko. Gaur Bilbo 7 katu Gaztetxean aurkezpena egingo dute. Paul Beitiak aurkeztu digu, sozialiston kultur ekimena. Lehenik eta behin www.ekida.eus webgunea jarriko da martxan. […]

Pandemiaren ondorioei buruzko 25 artelanek osatutako erakusketa da Arnasketa saiakerak.Artelanak, Bilboko lau gunetan egongo dira banatuta: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, arkeologia aztarnategian eta Abandoko udaltegian. Otsailaren 19an hasi, eta apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai Bilbao Aurrera 2020 Planak aurrera eramandako erakusketa hau. Maite Fernandez de Arenaza komisarioak, esan bezala, […]

Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: ‘Aho uhal’. Hamabi kantuk osatzen dute,disko berria, Zuzenean aurkezten dabil eta ostegunean  Barakaldo antzokian izango da, orain ,bai,  Bilbo aldekoak gerturatzerik izango dugu. Gurean izan da . Ahots Hari kantuarekin abiatu dugu elkarrizketa, Rozalenek harekin batera abestu du, euskaraz, Alaia Martinek idatzitako hitzak dira, […]