Gris antzezlana ikusgai daukagu Pabellon 6 aretoan, asteburuan zehar Pabelloi 6ko gazte konpainiaren eskutik. David Caiñak idatzi eta Ane Pikazak zuzendutako antzezlanak Bilboren eraldaketa erakusten digu. Karaoke batean gertatzen da eta musika oso presente dago, baina ez da musikala, komedia baizik. Guzti honen inguruko zehetasunak gurean izan da Yeray Vazquez […]

Mila Modu Xabier Yanizek abian jarritako proiektua da. Musikan aspaldi aritutakoak dira baina 20231ean lan berriarekin datoz “Absurdoaren paradisua” deiturikoa. Konposatzeko orduan askatasuna izateko eta, batez ere, hausnarketari bide emateko; izan ere, emozioaren bidez gogoeta egitea da proiektu honen hasierako helburua. Taldea Oskar Arlanzon eta Andoni Campos lagunekin osatu da. […]

1

Hilabete batzuk dira gure eskuetara iritsi zela Mikel Ayllonen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburua. Mesanotxean zain egon da, izenburu iradokitzaileak azkenean harrapatu gaitu eta irentsi dugu. Ipuin liburua dugu, 2020an Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazitakoa eta, horren inguruan mintzatzeko Mikel Ayllon bera izan da gurekin. Sei kontakizun batu ditu […]

1

Modus Operandi taldeak bigarren lana argitaratu du. “Dantza gaitezen hil arte” mezu argia dakarrena talde arabarrak. Diskoaren izenak dantza egitera bultzatzen gaitu eta baita barruan dituen 10 kantuetako bakoitzak ere.Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslaria  izan da gurean. 2021ean, momentuz urtarrilaren 15ean dute beren emanaldi bakarra Bilboko Santana 27 aretoan. […]

Basolatik berri onik ez komikia aurkeztu berri dute, esku tartean dugula Joseba Larratxerekin berba egin dugu.  ‘Xabiroi’ aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Asisko Urmenetak eta  Joseba Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. Erdi aro fantastiko bat agertzen zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/201110_piper_BalsolatikBerriOnikEZ.mp3 Deskargatu […]

Kulturak konfinamendu garaian salbatu gaitu hainbatetan errepikatutako esaldia izan da. Konfinamentua amaituta murrizketak etorri dira eta lan egiteko forma berriak. Horien inguruan mintzatu zaigu Ane Urkiola, batez ere ikus entzunezkoen alorrean jardun dugu. Nolakoak dira errodajeak gaur egun? Zein aldaketa ekarri ditu osasun krisiak? Bi esperientziaren berri eman digu,  telesail […]

Asteburu honetan berriro ere ireki dituzte tabernari askok beraien lokalak, hilabete inguruko paroiaren ondoren eta bihar irekiko ditu ateak berriz ere Zazpikaleetan kokatzen den Bira Kultur guneak. Bira kultura zabaltzeko, sustatzeko eta garatzeko tresna gisa ulertzen dute bertako kideek. Kultura errealitate ezberdinak daudela adierazi eta hauek herritarren eskura jartzen saiatzen […]

Labayru Fundazioarekin elkarlanean editatu eta argitaratu du Bilboko Udalak Bilbon hara-hona. Leku-izenak eta euren arrastoak izenburua daraman liburua. Lan honek 40 artikulu toponimiko biltzen ditu, guztiak euskaraz. Bilboko leku horien gaineko idazkiak literaturako adituek, hizkuntzalariek, etnografoek, historialariek edota legelariek idatzi dituzte. Adolfo Arejita Labayru Fundazioko presidentea ere idazki horietako batzuen […]

Asisko Urmenetak bere azken liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Sugarren Mende eleberri edo saiakera grafikoan, Euskal Herrian egondako sorginen ehiza ekarri du gogora. “1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana egin zuten Nafarroako mendialdeko bailaretan, Erronkaritik Sakanaraino. Eta, Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena. Mitoak baztertu […]