Gau Irekiak, Sarean Kultur Elkarteak antolatutako San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako kultur jaialdi parte hartzaileak, bederatzigarren edizio berezia ospatuko du abenduaren 12an, egungo testuinguruaren ezaugarrietara egokituz. Maria Larramendik ekarri dizkigu edizio honetako ezaugarriak. Gau Irekiak Auzo Garaietako kultur aberastasuna ospatzea proposatzen du kolektiboki, deialdi ireki batetik abiatuz, testuinguruko hainbat […]
kultura
Gaurko saioan Nogen taldeko Eider batu zaigu. Bederatzi kantu bildu dituzte disko berrian, eta estilo berari eutsi arren, taldearen “eboluzio naturala” islatzen duela uste du taldeak. Abenduan hasiko dute aurkezpen bira. Abenduaren 4ean aurrekoa bukatu zuten leku berean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. aurreko lanarekin egin bezala, danierara jo dute disko […]
Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera, Blas de Otero poesia eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman ditu jakitera saiak, Inoizko parte hartze handiena izan dela azpimarratu du. Blas de Otero poesia lehiaketan sari nagusia Jokin Erkoreka Abiorentzat izan da “Banda” lanagatik. Euskaraz 25 […]
Gatibu taldeak “ Musikak salbatuko gaitu”, diskoa aurkeztu berri du. 20 urteko ibilbidean kantu berriak egiteko gogoa edo indarra ere izan dute, jakin badakigunean zaleekin konpartitu beharreko momentuak guztiz aldatu behar izan dituztela. Agian horregatik ere diskoak izenburu argia du “Musikak salbatuko gaitu”. Sei kantu berri eta bihotzetik eginikoa ematen […]
“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da. Itziar Urtasun […]
Azal berritzen’ izenburua du Mikel eta Esti Markezen lan berriak. Hamar kantu batu dituzte, Esti Markezek sortutako bost eta Mikel Markezek sortutako beste bost. Hala ere, bi artistek batak bestearen kantu batzuetan ere parte hartu dute kantari eta musikari moduan. «Bi erdiren osoa eta bi osoen erdia da diskoa. Gaur […]
Mendiko gaitza Idoia Garzesen helduentzako lehen eleberria dugu. Agustin Zubikarai beka jaso zuen aurreko urtean eta orain argitaratu du elkar argitaletxeak. Arlet Anaut protagonistak Osinbeltz mendian jasotako txartelari erantzungo dio, baina ondorioa inoiz espero gabekoa izango da, polizia agertuko baitzaio etxean dagoeneko ia ahaztuta zuen gutun horren inguruan galdezka Osinbeltz […]
Hezur batzuk azaldu dira Garizmendi baserrian, eta Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitu diote hezurrekin zer egin erabakitzeko. Polizia azaldu baino lehen, ordea, hezur horiek desagertu eta hasieran misterioa zena tragedia bihurtuko da. Miren Gorrotxategi idazlearen 33 ezkil liburuan oinarrituta ondu du Imanol Rayo zinemagileak. Azaroaren 20 zinema aretoetara […]
Ez Dok hiru antzezlan berria estreinatuko du “Ez dok Ero” deiturikoa, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore bikotea berriz ere Jokin Oregiren zuzendaritzapeena jarri dira. Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio […]
Horman Postre taldearen lan berriaz mintzatu gara gaurko saioan. Arriaga antzokian estreinatuko dute “Antigone edo ezetzaren beharraz”. Klasikoaren bertsio librea egin dute, gurean izan dira Igor de Quadra eta Maite Aizpurua. Antigone obra klasikoa jendartearen arauez, familia kodeez botere harremanez dihardu guztia hauek kolokan jartzen ditu. Testu originalaren interpretazio librea […]
