Berdinki zirku garaikide elkarteak estreinatu berri du Mikra deituriko ikuskizuna. Asteazkenean Bilbon izango dira, errekalde plazan 19:30etan Zirkualde jaialdiaren barruan. Urriaren 2an, berriz, Leioako Aldapa auditorioan izango dira, 21:00etatik aurrera. Abiapuntutzat generoaren eta rolaren arteko harremana hartu eta norbanako gisa ditugun jarrerak deseraiki dituzte ikustera emateko nola diren kultura zamaren […]
kultura
Segurtasun neurriak bermatzeko ekainean atzeratu ondoren, Bilboko Kalealdia, Antzerki eta Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria irailaren 22tik 27ra izango da. Bilboko Kalealdiaren kartela osatzen duten 26 taldeetatik 13 Euskal Herrikoak dira: jaialdiak apustu garbia egiten du bertoko kulturaren alde eta hemen dauzkagun punta-puntako proposamenen alde. Casilda Iturrizar parkea berriro […]
Ahotseneako arduradunek agerraldia egin dute gaur Bilbon. Udazkenean sortzaileak hiru plaza izango dituzte euren lanak zabaltzeko. Durangoko azokan, bistan denez ezin izango dira aurreko urteetan egindako aurkezpen kopurua egin, hori dela eta hiru plaza gehiago izango dituzte euren lanak zabaltzeko. Idazleek eta musikariek Durangoko Azokan, Literaturian, Araba Euskarazen eta hirugarren […]
‘VHS’ eleberria Victor aktorearen heriotzarekin hasten da, pertsonaia auto istripuz hiltzen da, pailazo sudurra jantzita eta, kasik 20 urte geroago, Ilehoriak detektibe emozional bat kontratatuko du heriotza hura ikertzeko. Oier Guillanen azken lana dugu, uda honetan susa argitaletxeak plazaratutako. Udan Bide lagu8n izan dugu ikerketa hau eta gaurkoan Oier Guilan […]
Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren […]
2008 urtean Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena dela eta Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Saria sortu zuten, aurten XII garren edizioa izan du sariketak. Irabazlearen poesia bilduma argitaratu berri du erein argitaletxeak, Eva Perez-Pons-en “Zaharkitze programatua”. Lehenengo literatur lana du Evak. Zaurgarritasunak […]
Ander Erzilla saxofoi joleak Luigi Anselmiren poemak musikatu ditu Ekuru taldearen lanean. Diskoak zazpi kantu ditu eta horietariko bost Luis Anselmi poeta bilbotarraren lanak abiapuntutzat hartuta konposatu dituzte. Beste kantuetako baten letrak Andoni Mujikarenak dira. ‘Itsasoa laino dago’ abesti herrikoiaren moldaketa da beste konposizioetariko bat. Ander Erzilla sortzailearekin batera Ekuru […]
Bilbao kultura programazioaren barruan bihar “Gora kasete” ikuskizuna eskainiko du Eidabek, Leire Sanjurjo aktorearekin berba egin dugu. Izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dute. Margarita taldekideen izeko martxosoena da eta bere neurrira egindako oparia egin nahi dute: bere bizitzako abestiekin grabatutako KASETE bat; gure maitasun osoz egindako opariak erositakoak baino bereziagoak […]
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eskutik uztailaren 15ean Gorria ikuskizuna eskainiko du Euskal Museoak. Esanahi asko ditu gorriak Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta. Gaurkoa Askoa izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/2000707_piper_Gorria.mp3 Deskargatu […]
Ez ohiko normaltasunean kultur jarduerak gutxinaka bueltan datoz, asteburu honetan “Meri, Mari eta lari” antzezlanaz gozatzeko aukera dugu. Maria Urcelai aktorearekin berba egin dugu. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. […]
