Martxan da 57. Durangoko Azoka. Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak azokako gune nagusiak, Landakok. Gaurko ikasleen goizarekin abiatu da azoka. Lehenengo gonbidatua Beñat Gaztelurrutia izan da, Gerediaga elkarteko kudeatzailea. Lehenik, kopuruen inguruan mintzatu gara, 2019an 264 erakusmahai izan zituen Landako guneak, eta aurten 248, baina, hori baino sakonagoa izan behar […]

Lehen eleberria kaleratu du Anari Alberdi musikari eta idazle azkoitiarrak: ‘Gari eta Goroldiozko’. Duela 15 egun aurkeztu zen liburua Donostian, Leire Lopez Susako editorea eta Jose Luis Otamendi idazlearekin, ondoren Azkoitian Iñigo Aranbarrirekin, Bilbon hirugarren aurkezpena egin zuen Louis Michel liburudendan. Jendetza batu zen Bilboko aurkezpenara, bertan jasotakoa ekarriko dugu […]

ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak  ‘Guretzat’ du izenburuan eta  eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan aldaketa  “Aukera Berriak” izeneko azken lanarekin hasi zen. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz.  […]

Munduenea hamar ipuinek osatzen dute. Umeei zuzenduta daude, eta munduko kultura eta hizkuntza ezberdinetakoak dira. Ipuinen egileak denak bizi dira gure artean, eta horixe da helburua, euskararen bitartez kulturen arteko zubia egitea. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi da ariketa praktiko baten bidez. Labayru fundazioak aurkeztu berri du Munduenea […]

Bermeoko Addar taldeak bigarren lana aurkeztu du, Gordinik deiturikoa, aurreko lana bezala rock indartsua dakarte, 9 kantu berrietan. Bilboko koba estudioan grabatu dute lana, urria, eta hilabete eta erdian entzungai ditugu kantuak jada. Gorka batu zaigu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Aletu ditugu berarekin batera disko berriko kantuak. Hitzei erreparatu etorkizun […]

GUDA DANTZA eta AMOOMA taldeek kontzertu paregabea proposatzen digute non eta Bilboko Kafe Antzokian GUDA DANTZA taldeak bere 10. urtebetetzea ospatzen du aurten eta, opari modura, Kafe Antzokian ateratzear dagoen diska berria aurkeztuko du: “Esan Gabekoak”. Era berean, AMOOMA taldeak urte honen hasieran argitaratutako “Soul Biscuit” EP-a zuzenean eskaintzera dator.Iker Guda Dantza taldeko […]

Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak sustatutako antologia Gallo de Oro argitaletxearen eskutik plazaratu da. Blas de Oteroren 12 poema euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, […]

Bilboko txistulari Bandak 2022-2023 denboraldiari begira antolatu dituen kontzertuen egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Denboraldia datorren astelehenean, urriak 17, hasi eta datorren urteko apirilaren 3an amaituko da. Gorka Zabaleta, Udal Txistulari Bandako zuzendaria, eta Idoia Kareaga, Bilboko txistulari boskoteko kidea, arduratu dira kontzertu zikloaren xehetasun guztiak azaltzeaz. Bilboko taldeak hamabi […]