Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak sustatutako antologia Gallo de Oro argitaletxearen eskutik plazaratu da. Blas de Oteroren 12 poema euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Beatriz Chivite, Gerardo Markuleta, Harkaitz Cano, Haritz Gorrotxategi eta Bernardo Atxaga). Bestalde, gaur arratsaldean bertan, 19:00etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegian poema-irakurketa egingo dute Amaia Gabantxok eta José Fernández de la Sota Blas de Otero Fundazioko Zuzendariak, baina azken honek aurretiaz “Ordaindu gabeko letra bat” antologiaren jendaurreko aurkezpenean parte hartuko du Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako Zinegotziarekin, Andres Urrutia Euskaltzainburuarekin eta Bernardo Atxaga idazlearekin batera.
Deskargatu hemen.