Distopikal Euskal Herri tropikala kantatzen du Gatibuk azken diskoan, bero egiten eman zuen agian kantuaren hitzak sortu zituztenean, kontrakoa dugu egun hauetan izan ere Siberiako haizea hotzak harrapatu gaitu. 2060. urteko Euskal Herria irudikatu du Gatibu taldeak bere estudioko hamargarren diskoari izena ematen dion kantan EH Distopikala. Argi duguna Martxoaren […]

Nire eguzkia Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, 2019an maketa akustiko bat argitaratu zuten, eta, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu dute, Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari eta produktore lanak. […]

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu Elkar Fundazioak deitutako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte egongo da zabalik. Borja Goitia solastatu da gurekin eta lehiaketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Ipuin ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu eta komikia edo bineta sortu beharko dute parte hartzaileek. Esti […]

  Sua taldeko Ane Barrenetxea izan da gurean , laukoteak  “Gorde genituen beldurrak” izeneko diskoa argitaratu berri dute. Gorde ditugun beldurren inguruan sortu dituzte kantuen hitzak eta horiek aletu ditugu. Txikle bat marrubizkoa album ilustratua ere izan dugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230117_piper_sua_talde.mp3 Deskargatu hemen.

‘Txikle bat marrubizkoa’ Igor Mercadoren istorioa da. Alber Garciaren ilustrazioz bihurtu da albuma.XVI. Peru Abarka Album Lehiaketaren irabazi eta erein ar5gitaletxeak plazaratu du. San Juan gaua herri txiki batean. Dena dago prest: egurrezko metak eta autotxokeak; gizonak tabernarako gogoz, umeak eta gaztetxoak harat-honat. Ospakizun giroa, ordea, edozein momentutan hautsi daiteke. Igor […]

“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]

Bilboko KERNHELL metal taldeak estreinako diskoa argitaratu du, Kantu berriak entzun ditugu Galderrekin batera. Taldea Albertok (gitarra), Galderrek (baxua eta ahotsa), Gorkak (ahots nagusia) eta Sergiok (bateria) osatzen dute. Laukotearen esanetan,  “Diskoa askotariko abestiz osaturik dago, beti ere gure estilo propioa mantenduta.”. Gaztelaniaz kantatzen badute ere, euskaraz sortzen hasi berriak dira. […]

12 urteren ostean lan berria argitaratu berri du Meatzaldeko taldeak. Bonberenearen urteurrenaren harira kantua egitera animatu eta azkenean bost kantutako lana grabatu dute. Gontzal eta Ibon taldekideak batu zaizkigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bonbereneari esker elkartu dira berriro. Eta egin dugu gure asmo eta indar onenarekin, beraien 25. Urtebetetzea ospatzeko. […]

Bilboko Arte Liburu Azoka, BALA, asteburu honetan ospatuko da Zorrotzaurren. Olaiak ekarri dizkigu xehetasunak. Aurten Zorrotzaurreko Kunsthal diseinu-eskolan izango da. BALA azokan formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartzen diren , liburua objektuak ekarriko ditu, horretarako 50 erakusmahai egongo dira. Baina azokaz gain […]

Martxan da 57. Durangoko Azoka. Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak azokako gune nagusiak, Landakok. Gaurko ikasleen goizarekin abiatu da azoka. Lehenengo gonbidatua Beñat Gaztelurrutia izan da, Gerediaga elkarteko kudeatzailea. Lehenik, kopuruen inguruan mintzatu gara, 2019an 264 erakusmahai izan zituen Landako guneak, eta aurten 248, baina, hori baino sakonagoa izan behar […]