Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko da, ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. Goizean eskolarteko finalak idatzizkoa eta bat-batekoa eta arratsaldean taldekako finala. Bazkaria, txosna, erromeria…Jone Narbaizak ekarri dizkigu eguneko xehetasunak.  Jai honekin Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta  etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]