Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara eta Abarkas eta Oihana izan dira gurean. Gogotsu agertu dira eta oraindik lasai. Abarkas txapelketan saio batean kantatu du Sestaon eta irabazi ere, Oihana aldiz bihar batuko da txapelketara.
Deskargatu hemen.