“Ezagutu Oinez” izenburupean, ekainean zehar Olabeaga ezagutzeko bisita gidatua antolatu ditu Bilbao Izan udal programak.  Auzoaren idiosinkrasia, historia eta garapena erakustea da bisitaren helburua. Itsasadar Museoan abiatuta, auzoaren azken aldiko historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko. Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen den Olabeaga, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. […]