Abuztu amaieran Biarritzen egingo duten munduko zortzi herrialde boteretsuenen goi bilerak ekarriko dituen ondorioez ohartaraztea da G7 Ez! Plataformaren helburua. Asmo horrekin hainbat mugimendu abiatu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan, larunbatean manifestazioa deitu dute Bilbon. Plataformako kideek salatu dute estatuburu horiek goi bileran hartuko dituzten erabakiek klima aldaketa bultzatzen, desberdintasunak areagotzen, eta eutsi egiten dituztela heteropatriarkatu eta kapitalaren arteko aliantzak. Horrez gain, bilerak irauten duen hiru egunetan hartuko diren segurtasun neurriak ere gaitzetsi dituzte, eta salatu askatasunak mugatuko dituztela.
Deskargatu hemen.