Musika bizian jaialdia, estaturik gabeko herrien musika

Estaturik gabeko herrialdeen VIII. Musika Bizian jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, Galdakaoko Iturrondo plazan . Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako, Gaskoiniako, Groenlandiako, Sardiniako eta Transilvaniako musikariak bilduko dituzte.Garatz Unamunzaga izan dugu gurean Galdakaoko Andra Mari taldeko kidea, izan ere dantza taldeak antolatzen duen jaialdia da. Aurten nabarmendu du musika azokan inoiz baino luthier gehiago izango direla. Bertatik bertara instrumentuak egin eta  jotzen ikusi ahalko dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Guk ere bai" ekimena martxan jarri dute euskaren erabileran eragiteko

ol. Urr 21 , 2022
Bilboko haurren euskararen erabileraren egoeraren inguruan kezkatuta hainbat eragilek Guk ere bai ekimena jarri dute martxan. Ume gehienek haien ikasketak euskaraz burutu dituzten eta burutzen ari diren arren, haien arteko harremana, guraso eta haurren arteko harremana eta oro har, haien egunerokotasunean ager daitezkeen funtzio sozial guztietan ez dute euskara erabiltzen: […]

Honekin lotuak