IBAIZABAL: Euskal Herriko, Korsikako, Flandeseko eta Saharako musikariak protagonista Musika bizian jaialdian

Asteburu honetan Galdakaon  Musika bizian jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Jon Gomez Andra Mari taldeko musikariak eman dizkigu jaialdiaren xehetasunak. Andra Mari dantza taldeak antolatzen dau hainbat sustrai dituan folk musika garaikide jaialdia.  Barikuan, Korsikako Zamballarana taldeak eta Anje Duhalde joko dute Iturrondo Plazan. Toki eta ordu berean, zapatuan, oholtza gainean azalduko dira Elanor (Flandes), Aziza Brahim (Sahara) eta Ze Esatek! talde euskalduna. Kontzertuez gain, kale-animazinoa eta adin guztietako publikoentzako jarduerak egongo dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: AEBetako hauteskundeak aztergai, sistema, hautagaiak, inkestak

ar. Urr 25 , 2016
Hamabost egun falta dira Amerikako Estatu Batuetako herritarrak bozkatzera joateko, baina bestelako kanpaina egiten dute bertan politikariek; duela urte bete hasi zen Donald Trump eta Hillary Clintonen arteko leia, hau da errepublikar eta demokraten artekoa. Bertara begira jarri gara Jon Kortazar Billelabeitiaren laguntzarekin.  Bestelako sistema du AEBak eta azken egun […]

Honekin lotuak