Garapen sustengarriak hiru esfera edo arloren (ekonomia, ekosistemak eta gizarte baten beharrizanak) arteko oreka bilatzeko planteatu zen baina hazkunde ekonomikoa izan da hiru esferatik nagusitu den bakarra. Frakasoa ikusirik, ekologistok, adjetiboaren ordez “sustengarritasuna” sustantiboa erabiltzea nahiago dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-006-Sostengarritasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Zientzialari saio honen jarraitzaileek honezkero badakite Miren Bego Urrutia gurera datorren guztietan animaliei buruz jarduten dugula berarekin. Gaur, esaterako, animalien hibernazioa izango da solasgaia. Animaliek zergatik eta zertarako hibernatzen duten ikusiko dugu, alde batetik, eta hartzaren lozorroaldia ere tratatuko dugu, bestetik. Gainera, azken minutuetan pinguino enperadorearen kasu berezia aurkeztuko dizuegu. […]

Gune Irekikoetan (Open Space) ezagutu izan dugu, eta orain OSELE.16an bidaide gabiltza. Donostiarra Lasarten bizi, eta Ibon Burgoa saioko teknikariak argi ikusi duenez, “saltserue”. Musika taldeetan ibilitakoa eta orain beste abenturatxo batenbateriari ekiteko irrikitan; bestalde, energia tarifarik merkeenak aukeratzen laguntzen enpresei; baita kultura herritarrengana zabaltzen aspaldian Xpressionk! elkartean,… eta 2014tik-edo […]

EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte […]

Bilboko Bolintxu errekaren inguruan mendi-bide berria ari dira zabaltzen, Ekologistak Martxan taldeko kidea den Ivan Ortuzarrek kontatu digunez. Horretarako lehergailuak ere erabili dituzte babes bereziko gune horretan, Bilboko Udalak baimena eman baitio Cementos Rezola enpresari mendi-bide hori egiteko. Eta horrek, zenbait ondorio ekarri ditu Ortuzarren esanetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasivanortuzar.mp3 Deskargatu hemen

Tirabira handiak gainditu ondoren, azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatu Bioaniztasunaren Kontseilua eratu du, natura ordenatzeko asmoarekin. Josu Larrinagak kontatu digunez, horren alde talde ekologistak agertu dira; kontra, aldiz, egurzaleak, ehiztariak eta hainbat “aditu”. Egitasmo berria Europako Natura 2000 Sarearen baitan kokatzen da, eta lan dezente izango dute. Bizkaian ez dago […]