Atzo aurkeztu zen Kirol anitzeko Europako Triatloi Txapelketa Bilbon.  Larunbatean abiatuko da  eta irailaren 24an amaitu. Sei diziplina izango dira ikusgai. Duatloia, duatloi-krosa, akuatloia, triatloi-krosa, akuabikoa eta distantzia ertaineko triatloia. Europako Txapelketa hau Bilbon, Balmasedan, Bermeon, Portugaleten eta Getxon jokatuko da, hamar egunez. Gure bai taldeak! Atzo aurkezpenean protesta egin […]

Mahatserriko Berton aldizkariaren zenbakia heldu zaigu, ekainari dagokiona, eta elkarrizketa nagusia Jauzia ofizialtasunera herri ekimeneko Garazi Muniain kirolari eta kirolzaleari egin diote Euskal selekzioaren inguruan. Erreportaje batean “Uribarri auzolanean” jorratu dute, eta bestean “Hizkuntza eskubideen egoera”. Horiekin batera, Lur Malleak ohiko atalak komentatu ditu: “Begoña eta euskerea”, “Kultura”, Inkesta eta […]

Irulegiko Irratia tokiko hedabidean dabilen Pantzo Hirigarai kazetaria gure artean, asteartero bezala, mugaz bestaldeko berri ekartzen. Besteak beste, Gure esku dago dinamikaren nondik norakoak, Pariseko Bake Konferentzia, Holande sinatzeko prest agertu den Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta kalitate labela galdatzen duten Mauleko espartinak dira gaur Hirigaraik ekarri dizkigun gaiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150609pantzohiriagaray.mp3 […]