Pasaden astean jakin genuen, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk, udalei hizkuntza politikarako ahalmena mugatuz. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die UEMAk eta bertako kide diren udalek urte askoan jorratutako lan-ildoei. Martin Aramendi UEMAko lehendakariak epaia kezkaz eta […]

Gaur goizean, Kafe Antzokian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA, LAB, Steilas, CGT, ESK, Hiru, EHNE euskal  sindikatuek agerraldia egin dute prentsaren aurrean, Etxalde, Olatukoop eta Pentsiodunen Mugimenduarekin batera. Guztiek egin dute bat azaroaren 4an Bilbon oldarraldi judizialaren aurrean deitutako  manifestazioarekin, eta bakoitzak bat egiteko bere motiboak azaldu ditu. Erasoek ez dutela […]