Plazeboa ondo erabiltzeaz Oier Gorosabelekin

Osasun arloko profesionalon arteko berriketa informaletan, tratamendu bat gutxietsi nahi denean, «placebo hutsa» dela esan ohi dugu. Berba erromaniko horren esanahia «pazienteak atsegin duena» da, eta antzinatik ezagutzen den fenomenoa deskribatzen du: gaixo bat badugu, eta jasotzen ari den tratamenduaren eraginkortasunean bete-betean sinesten badu, bere sintomek hobera egin ohi dute. Placebo efektuak ez du zerikusirik tratamenduarekin berarekin: pazientearen jarrera soila da erabakigarria. Horregatik, esperimentuak terapia «faltsuekin» egiten dira: paziente talde batek fisiko-kimikoki eraginik ez duen tratamendu bat jasotzen du (azukrezko pilulak, berariazko ez diren masajeak…) eta beste batek berriz, «benetako» tratamendua (botikak, esku terapia berariazkoak…). Era honetan neur dezakegu pazientearen osasunaren hobekuntzaren arrazoia zein den, tratamendua ala placebo efektu hori.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Montauk taldearen berria “Geruzak”

az. Aza 14 , 2018
Montauk taldeak lan berria du esku tartean “geruzak” deiturikoa. Gaurkoa Beñat Goñi izan dugu saioan bide lagun. 2016an estreinako lana argitaratu zuten eta bi urtera Geruzak izeneko bigarren lana argitaratu dute. Gasteizko Jimmy jazz estudiotan grabatu dituzte zazpi kantu berriak. Aurrekoarekin alderatuta sintetizadore eta  programazioekin bestelako atmosfera bat lortu dute. […]

Honekin lotuak