Nicolas Bonnemaison medikuari bigarren epaiketa egin diote, eta fiskalak nahi zuen bezala kondenatu egin dute; dena den, espetxera ez da joango. Horrekin batera, Pantzo Hirigaraik pasa den larunbateko Deidar manifestazioa, Abokatuak greban, eta Betizuak sustengatzeko Iparraldeko elkartea gaiak jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151027solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen

Hilabete eskas pasa da Mugerren, Baionatik gertu, Ikea saltoki berria zabaldu zutenetik, eta horren inguruko bilana eginez hasi da Irulegiko Irratiko Pantzo Hirigarai gure kolaboratzailea ikasturte berriko bere lehenengo iruzkina. Batzuentzat oso ona da IKEA etorri izana, beste batzuentzat, aldiz, oso txarra. Horrez gain, Pantzok Lurralde Antolaketa Ipar Euskal Herrian, AHT, Urepeleko Xalbador […]

Pantzo Hirigarairen azken mintzoa dugu gaurko hau, aurtengo ikasturteari dagokionez bederen, Irulegiko Irratiko lagunak udako plangintzan murgilduko baitira aurrerantzean. Eta egun, “Bizi” txirringa martxakideen gorabeherak, Nepaleko lurrikarengatik kaltetutakoen aldeko kanpaina eta Baigorriko postetxearen egoera berria, aipatu dizkigu Pantzo lagunak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150623solaspantzoirigarai.mp3 Deskargatu hemen

Irulegiko Irratia tokiko hedabidean dabilen Pantzo Hirigarai kazetaria gure artean, asteartero bezala, mugaz bestaldeko berri ekartzen. Besteak beste, Gure esku dago dinamikaren nondik norakoak, Pariseko Bake Konferentzia, Holande sinatzeko prest agertu den Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta kalitate labela galdatzen duten Mauleko espartinak dira gaur Hirigaraik ekarri dizkigun gaiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150609pantzohiriagaray.mp3 […]

Honatx Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik aipatu dizkigunak: Bakearen Aldeko Konferentziaren kideek agerraldia egingo dute Pariseko Asanblada Nazionalean ekainaren 11an; Baigorriko posta bulegoa Garazira eraman nahiak bazterrak inarrosi ditu; herri txikietako eskolen etorkizunak arranguraturik dauzka gurasoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solaspantzohiriagarai.mp3 Deskargatu hemen

Irulegiko Irratiko kazetariaren mintzo freskoa gurekin. Asteburuko Baigorriko “Euskal Trails” edo Mendi Lasterketa gora- beheratsuen kronika, Biarritz Olimpique eta Avirons Bayonnais errugbi taldeen arteko hika- mikak eta Ttotte Etxebeste, IKA-ko militante historikoaren azken afera, gaurko aipamenen artean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen