POTTO: Bilbon eta Plentziako jaietan izandako bertso saioen zenbait lagin

Beste bala bat ekarri dugu bertsolaritza ardatz duen POTTO saioan. Gaurkoan Delorean partikularra hartu eta 2019ko udara egin dugu salto. Abuztuaren 21ean, Bilboko Aste Nagusiaren baitan eta Algara konpartsan, Aste Nagusiko bertsolari gazteen II. sariketa ekarri dugu gogora: Maite Sarasola gai-jartzaile zutela, bertan izan ziren kantuan Xabat Illarregi, Iruri Altzerreka, Aner Peritz “Euzkitze” eta Garazi Navarro; Plentziako Antolin deunako jaien harira, berriz, irailaren 1ean izandako saioa izan dugu uhinetan, bertan kantuan izan ziren Andoni Egaña, Jone Uria, Alaia Martin eta Eneko Lazkoz.
biba bertsoa

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mendeurrenaren urtea Euskaltzaindiaren oinarriak sendotzeko eta erronka berriei erantzuteko ekitaldi oparoa izan da

og. Urr 24 , 2019
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak. Besteak beste, jardunaldi akademikoetan 170 hizlari eta 1.100 parte hartzaile izan dira, eta 9.000 ikus-entzuletik gora emanaldi artistiko-kulturaletan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191023_EuskaltzaindiaMendeurrena.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak