Gaur Aritz Galarraga kolaboratzailea izan dugu gurekin eta hasteko berri “txikiagoak” aipatu ditu, Ada Colauren alderdi berriarena aztertu baino lehen. Berri horien artean aipatu ditu Gironako alkate berriaren inguruko gorabeherak, Puigdemont eta Ines Arrimadasen arteko bilera, eta CUPeko emakumeen erreakzioa, azkenaldiko iruzkin matxisten aurrean. Gero, Ada Colauren egitasmoarekin eta Kataluniako […]

Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]

Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2460. zenbaki honen azalean Nafarroa Garaiko Podemos alderdiko Laura Perez hautagaia. Erdiko Kaieran Audiolab audio laborategiaren amaiera eta Termometroan Udalerri euskaldunetan euskarak izan duen atzerakada nabarmen eta kezkagarria jorratu dute Iñaki Iurrebaso soziologoarekin. Bukatzeko, Net Hurbil ataletik Mediterraneoa zeharkatzeko […]

Atzo Podemos alderdiak bere ekonomia arloko egitasmoa aurkeztu egin zuen eta, hasteko, duela urtebeteko mezua baino kontserbadoreagoa dela nabarmendu du gure ekonomia gaietako kolaboratzaile Luis Guridik. Esaterako, Oinarrizko Errentarena desagertu da, baita kanpo zorra ez ordaintzearena ere. Hainbat gai kanpoan geratu dira udal hauteskundeak direla arrazoituta. Bestalde, ordaindu ezin dutenentzat […]