Portugaleko Jose Afonso pasa den mendeko kantari-kangugile handienetakoa dugu. Herrialdearen iparraldeko herri musikatik edan zuen, baina harago joan eta, alderdi komunistako kide izanik, 1974ko iraultzaren ikurra bihurtu zen. Gaur urrezko kantua Grandola Vila Morena izan da, zuzenean grabatutako bertsioan. Gero, Afonsoren beste kantu batzuk ere, garai ezberdinetakoak, entzun ditugu. Venham […]

Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, […]