Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, errefuxiatu gehiago helduko direla esan digu.
Pasa den asteburuan, gizon batek Almudena Matarranz hil zuen Erandion: gaur, Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak izango dira hilketa hori, eta atzean dagoen sistema, salatzeko. Berri horrekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, besteak beste, Iralako zein Atxuriko arazoak, gardentasun eza Bilboko Udaletxean, eta bizikletak eramango dituzten bilbobusak gaiak jorratu […]