AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz.  TMEO […]

Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo […]

HIRU Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatura jo dugu gaurko saioan, azken aspaldion maiz plazaratzen ari baitira  Euskal Herriko garraiolarien kezkak eta kexak, zenbait kamioi istripuren harira. Sindikatu honetako kide den Victor Galartza izan da gure informatzailea. Berak adierazi digunez, asko eta askotarikoak dira garraiolariek dituzten arazoak. Ondoko hauek, besteak beste: errekonozituak […]

Hamabostean behingo hitzorduari erantzunez, Jon Bernat Zubiri ekonomia adituak lan eremuko beste gai bati heldu dio gaurko irratsaioan: lanaren makroekonomia. Eragile ekonomiko ofizialek soldataren bidezko susperraldiaz hitz egiten duten honetan, lanaren prekarietatea ekarri duten faktore nagusien errepasoa egin digu lehenbizi, hortik abiaturik, langileen soldatek arlo makroekonomikoan daukaten eragin zuzena aipatzeko. […]

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) prentsaurrekoa egin du gaur Gasteizen “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” aurkezteko. Errezeta-liburu formatuan aurkeztua, EAEko gazteak ordezkatzeko sortutako instituzio honek 17 proposamen bildu ditu kalitatezko enplegua sortzeko. EGKko Amaia Elortzak kontatu digunez, dokumentua ekarpen berriei irekita dago. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solasamaiaelortza.mp3 Deskargatu hemen