HIZPIDEA: Hauteskunde eta festa giroak nagusi Nafarroan

Astero Euskalerria irratitik egiten digun kronikan Mikel Bujandak Nafarroa Garaian nagusi diren hauteskunde eta festa giroak nabarmendu nahi izan ditu. Hauteskundeei dagokienez, lehia bizia dago alderdien artean bertan jokoan dauden bost parlamentari eserlekuetako bakoitza zeinek bereganatuko duen. Hori dela eta, bateko eta besteko politikarien bisita azkarrak ugaldu dira azken egunotan, Mikelek esan digunez. Bestalde, bi aste baino ez dira falta San Ferminetarako eta gairik eta eztabaidarik ere ez da falta hiriburu zaharrean. Bateko, festa guneak non kokatu behar diren eta zer ordutegirekin; besteko, egitaraua eta haren hutsuneak; ahaztu gabe aurten protokolo berezia jarri nahi dutela abian, eraso matxistei aurre egiteko. Osasunaren garaipen handia eta haren egoera ekonomikoa ere hartu ditu hizpidean gure kolaboratzaileak apur batez.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Gipuzkoa Zutik mugimenduak zutik dirau

ol. Eka 24 , 2016
Asteak bata bestearen hurren igaro dira lagun andana bat Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka protesta egiteko bildu zirenez geroztik eta herritarren bat-bateko eta berezko mugimendu hori, apaldu ordez, handituz joan da poliki-poliki. Eta, egia den bezala esateko, bidean oztoporik ez zaie falta izan, mugimendu honetako kide den Maddik adierazi digunez. […]

Honekin lotuak