San Tomas azokatik zuzenean aritu gara, hainbat gonbidatu izan ditugu. Hona hemen neguko lehen egunean Bilboko Areatzatik zuzenean jaso ditugun hitzak.
Labore, Bilboko ekoizle eta kontsumitzaileen sarea sortu nahi duen proiektua da. Bilbo bezalako hiri handian elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan urrats praktikoak eman nahian sortu dute Labore proiektua. Bilboko konpartsak San Tomas egunean bildutako dirua Labore proiektura bideratuko da. Labore Bilboko Izaskun izan da gurean.
San Tomas azokari hasiera emateko ekitaldi ofiziala goizeko 11etan izan da. Aurten emakume kirolariak izan dira protagonista, alegia, Athleticeko emakumezko jokalariak, Joane Somarriba txirrindularia, Gaztedi sokatira taldea, Rakel Mateo triatleta paraolinpiarra eta Maider Unda borrokalaria. Maider Unda borroka librean aritutako kirolaria batu zaigu saiora, 20 urteko ibilbidearen ostea aurten erretiroa hartu du, kirolaz mintzatu gara baina baita gaztaz, izan ere gazta ekoizlea da.
Bilboko San Tomas azokak 286 postu izan ditu aurten, eta 140 baserriko produktuekin, bertatik bertara ekarritako produktuak ezagutu ditugu.
San Tomas azokako usadio eta tradizioak ezagutzeko aukera izan dugu gaurko saioan. San Tomas eguneko feria ohitura handikoa izaten da, horien ingurua aritu gara Xamarrekin batera.
Ohiko legez milaka bisitari ibili da Areatza eta Plaza berrian San Tomas azokan, jendea festa giroan eta erosten ibili da, eta, txistorra izan da gaurko ardatza. Ikasleak tartean ere aurkitu ditugu, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak azokaren inguruan mintzatu zaizkigu.
Jana eta edana protagonista Abenduaren 21ean, Konpartsek txerria erre eta indaba jana izaten dute gaurko egunez. Indaben arduraduna batu zaigu saiora, Kepa Freire. Indaben sekretua kontatzeaz gain azokan ikusitakoaren balorazioa egin digu.
Saio osoa deskargatu hemen.