San Tomas azokako saio berezia entzungai

San Tomas azokaren jarraipena egin dugu zuzenean Bilboko areatzatik. Urtero legez, Bilboko Konpartsak goizetik hasi dira Areatzako jai gunea berotzen. Goizeko 11:00etan eman diote hasiera, eta ordu horretan ireki da beraien txosna, San Nikolas elizaren aurrean. Goizean, txosnaren atzeko aldean, Bilboko Konpartsen egutegiak salgai egon dira. Horrekin bat, txerrikien eta ortuarien zozketa, eta indabak edo txerrikia dastatzeko aukera egongo da.

Indabak egiten ibili den Kepa Freirek eman dizkigu indaben xehetasunak. Saioa bukatzeko Iñigo Azkona argazkilariak jaien eta halako egunen beste ikuspegi bat ekarri digu. Saio osoan zehar nekazariak ere izan dira protagonista, azokara etorritako hainbat ekoizleren hitzak batu ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Thao & the Get Down Stay Down, Frankie Cosmos, Wilco, Rafa Rueda, Daniel Darc, Coque Malla

ar. Abe 26 , 2017
Kaixo lagunok! Saio honetan Thao & the Get Down Stay Down proiektuarekin hasiko gara, esperimentazio joera garbia duen talde honetan Thao Nguyen-ek eusten dio lidergoari. Frankie Cosmos abeslari amerikarraren proposamen samurrarekin jarraituko dugu bere azken diskotik ateratako bi pieza entzungo ditugula. Aspaldi ezagun dugun Wilco-k egingo digu bisita Rafa Ruedaren […]

Honekin lotuak