Sarek Ikasmira zentroarekin batera euskal presoek bizi duten egoeraren gaineko Txostena osatu du NBEaren Giza Eskubideen Kontseiluan aurkezteko

Sare herritarrak eta IKASMIRA (EHU)  ikasketa juridikoen diziplina arteko ikerguneak  euskal presoen eskubideak urratzen dituen salbuespen legediaren txosten bat aurkeztuko dute NBEko giza eskubideen batzordean. Bost urtean behin, NBEk giza eskubideen egoera aztertzen du kide diren estatuetan. Aurten Espainiako Estatuari dagokio azterketa hori pasatzea.Txosten honek Espainiar Estatuaren egungo kartzela politikak urratzen dituzten eskubideak biltzen ditu, Txosten honetan gaur egun espainiar estatuko kartzelatan dauden 203 euskal presoren egoera aurkeztuko dugu, hau da, bertan bizi duten salbuespen legedi honen ondorioz, presoei urratzen zaizkien eskubideak zein diren. 203 euskal preso daude Estatu espainoleko 40 kartzeletan banatuta. Dispertsioaren ondorioz 40 minutuko bisita egin ahal izateko familien %65ak 2000 km egiten ditu astero, 21% 1000 kilometro , gainera %85 lehenengo graduan dago.Txostenean eskaera zehatzak egiten dizkiote NBEren Giza Eskubideen Batzordeari: hainbat arlotan , : urruntzea, preso erien egoera, zigorrak ez metatzea. Azkenik, txosten hau Europako partaide diren herrialdeetako eskubideen egoera aztertzen duen NBEko Giza eskubideen batzordean aurkeztu da. Izan ere, herrialde bakoitzak bost urtean behin pasa behar izaten du azterketa hau, eta aurtengo urrian izango da Espainiaren txanda.Hainbat eremutako babes zabala jaso du; horien  Pili Zabala, Felix Cañada abokatua, edo Daniel Arranz Espainiako gobernadore zibil ohia, Rosa Rodero izan da agerraldian besteak beste, eta politikagintzan, sindikalgintzan, kulturan edo unibertsitatean diharduten norbanako askorena ere bai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Josu eta Gari ikusteko sarrera bi eskuratu nahi?

ol. Ira 13 , 2019
Josu Zabalak eta Garik asteartean Kafe Antzokian emango duten kontzerturako bi sarrera eramango ditu gure entzule batek. Zer egin behar duzue sarrera bikoitz hori lortzeko? Bada, bidali audio mezu labur bat Whatsapp edo Telegram bidez gure 644499554 zenbakira, #Hertzainak taldearen zuen abesti gustukoenaren pasarte bat kantatzen. Laginak entzungo ditugu eta […]

Honekin lotuak