Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute. Noemi Etxabarria eta Itsasne Nuñez ELAko eta LABeko kideek adierazi dutenez, 4200 langile daude mobilizazioetara deituta. Greba urriaren 29an izango da Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201020_osakidetzako%20azpikontratak.mp3 Deskargatu hemen.

  Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Hainbat atxiki dira grebarekin bat egin eta parte hartzera; besteak beste, pentsiodunek, feministek eta ikasleek beren ekarpena egingo diote duintasuna ardatz izango duen grebari. Gerturatzen doa egun handia. Aldaketa sozialerako eginiko pausuak bere emariak lortu dituelakoan daude zenbait eragile, ondorioz, […]

Gaur goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren inguruan jardun dute. Karta osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAK, EHNE eta HIRU sindikatuek grebaren erregistroa egin dute Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzan. Hizlariak ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza eta LABeko Garbiñe Aranburu izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200109_GrebaErregistroa.mp3 Deskargatu hemen.

ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuko langileek hilabete irungo duen greba iragarri dute, Azaroaren 7tik Abenduaren 5era. Azken greba egunetik 5 hilabete igaro diren arren, Patronal zein Hezkuntza Sailaren arduragabekeriak eraginda, grebei jarraipena ematea beste erremediorik ez dutela iragarri dute. Sektoreko langileek, patronalaren jarrera hertsiak salatu dituzte, langileen aldarrikapenei erantzungo […]

Etxez etxeko laguntzako enpresek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko udaletxean, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek deituta, lan baldintza eta soldata hobeagoen alde egiteko, hain zuzen. Sektoreko langileek hainbat mobilizazio egin dituzte 2016az geroztik, lan hitzarmena berritzeko esperantzarekin. Baina patronalarekin izandako negoziazio saiakeraren porrota ikusita, Eusko Jaurlaritzak esku hartzea […]

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]

Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]