Gaurko saioan bizitza kontziliazioaz aritu gara Ana Perez Steilaseko kidearekin.  Haurreskolak Partzuergoa orain 13 urte sortu zela gogora ekarri digu, Eusko Jaurlaritza eta udaletxeen arteko hitzarmenaren ondorioz. Helburua argia dute haur eskolek : 3 urtetik beherakoen asistentzia eta hezkuntza-arreta ziurtatzea, lana eta familia uztartzeko bitarteko izatea eta haurraren heziketa eta […]

Ikastetxe publikoetan erlijioa ikasteko gero eta eskaera gutxiago badago ere, derrigorrezko eskaintza da. Gaurko saioan STEILAS sindikatuak eskola laikoaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Une honetan erlijio kristau katolikoa derrigorrean eskaini behar da, ikastegian eskaera bat nahikoa da eskola horiek bermatu behar izateko eta taldeko ikasle guztiak behartzeko ordu eta erdi […]

Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]

Gaurko saioan eskola egutegia eta ordutegia aztertu dugu Ana Perez Steilas sindikatuko kidearekin. Azken hamarkadatan eskola egutegia eta ordutegia ez da aldatu. Kristau jaiei lotua doa eta horrek ikasketetan izan dezakeen eragina aztertu dugu, izan ere Aste Santuko oporrak beti ez dira sasoi berdinean eta eskolaren plangintzak aldatu behar izaten […]