KLARIONA: Erlijioak ba ote du lekurik ikastetxe laikoetan?

Ikastetxe publikoetan erlijioa ikasteko gero eta eskaera gutxiago badago ere, derrigorrezko eskaintza da. Gaurko saioan STEILAS sindikatuak eskola laikoaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Une honetan erlijio kristau katolikoa derrigorrean eskaini behar da, ikastegian eskaera bat nahikoa da eskola horiek bermatu behar izateko eta taldeko ikasle guztiak behartzeko ordu eta erdi astean (guztira 30 ordu ematen dira derrigorrezko hezkuntzan) ikasgai alternatiboan emateko. Beste hiru erlijiori (juduari, islamikoari eta kristau ebanjelikoari) aitortzen zaie eskola ordutegiaren barruan presentzia izateko aukera, baina, gutxienez, 6 eskaera behar dira ikastetxean, eta, gainera, arazoak izaten dira irakasle tituludunak topatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Itsas mikroorganismoak

og. Ots 23 , 2017
Lurra barik, Ura ere dei geniezaiokeen planeta honetan itsasoan aurkitzen ditugu ekosistema handienak eta bai ugarienak ere, biziari dagokionez. Alabaina, hamaika arrazoi direla kausa, nahiko ezezagunak gertatzen zaizkigu ur azpiko izaki bizidunak, bai handiak direnak eta bai askoz txikiagoak direnak ere. Azkenengo hauek, batik bat. Hain zuzen ere, gaurko saioan […]

Honekin lotuak