Beste 50 eragilerekin batera, “Ampliacion Supersur Ez” plataformakoek mobilizazioa deitu dute apirilaren 24rako, Arriagan hasiko da 18:00etan. “Supersur gehiagorik ez, bolintxu bizirik” lelopean, azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako eredua alde batera uztea eskatzen dute, bai eta motorrik gabeko mugikortasuna eta garaio publikoa lehenestea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_Supersur1.mp3 Deskargatu hemen

Bi urte igaro dira jada Supersurraren obra hasi zenetik. Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbotik Arrigoarriagara zuzenean joateko bidea eraikitzea erabaki zuen, Bilbora bertara sartzea sahiesteko.Baina errepide hori egiteak Bilboko Bolintxu eremu berdean obrak egitea suposatzen du, eta jada Seberetxe inguruko basoko 15 hektarea hartu ditu  proiektuak. Erabaki honen aurrean, hainbat plataformak […]

Bolintxu bizirik, Supersur handitzeari ez plataformak manifestazioa deitu du larunbat honetarako 18:00etan Arriaga plazatik. Izan ere, Supersur handitzearen proiektuaren helburua autonomia erkidegoen arteko trafikoa A8tik desbideratzea zen. Egunean 24.000 ibilgailu pasatzea aurreikusten zuten, baina erdia ere ez da pasatzen bertatik. 800 milioi euroko gastua ekarri ondoren, luzapen berriak ere gastu […]

Bizkaiko Foru aldundiak Supersur izenez ezagutzen den Metropoliaren hegoaldeko saihesbidea handitzea proposatu du. Proiektu honen aurka hainbat eragile elkartu dira eta “Ampliacion Supersur Ez”  plataforma sortu dute. Tartean dira Ekologistak Martxan, AHT gelditu elkarlana edota Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunen elkarteak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180419_superSur.mp3 Deskargatu hemen