Bertsolaritzaren lubakian, Txapelketa Nagusia aztertu dugu Bilbo Hiria irratian. Durango izandako aurreneko faseko akabuko finalerdia aletu dugu, eta bertsoak eskaini aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan ere jarri ditugu: Aitor Mendiluze, Ekaitz Goikoetxea eta Beñat Lizaso On egin https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221115_potto_duango.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsolari Txapelketa nagusiaren trenak Donibane Lohitzunen izan zuen azkenaurreko geltokia (BECen jokatuko den final handia kontuan izan gabe); eta ari da jada zehazten finaleko zortzikotea. Donibaneko saioan Igor Elortzak mahai gainean koplea eman zuen eta txapelarako bere hautagaitza aldarrikatu. Maialen Lujanbio sailkatu zen bigarren, eta atzetik izan zituzten Julio Soto […]

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten). Ez hori bakarrik… […]