Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Zorrotza-Kaxtrejana kaletik zuzenean aritu gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izan dira, Carlos Rodriguezekin berba egiteko […]
Txinbotarrak konpartsa
2006an sortu zen Txinbotarrak konpartsa, auzotarren arteko harremanak bultzatzeko eta jai eta kultura herrikoiak bai auzoan bai Bilbon bultzatzeko helburuarekin. Izena txinboetatik datorkio, Zorrotza auzoan ezaugarri ziren kanaberadietako txoritxoak, alegia. Txinbotarrak konpartsako Igor Gutierrez izan da gurean. Galdera bota diogu, Bilbo Zorrotzan hasten da edo amaitu? Igorrek kontatu digun moduan […]
