2021ean Sopela eta Leioan ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaialdia, Ibilaldia. Pandemia egoerak bete betean jo zuen aurten Elorrion egin behar zen ibilaldiaren ospakizunean, baina zailtasunak gaindituz, ekimen ezberdinak antolatzea lortu dute urte osoan zehar. Ibilaldia urtean zehar garatuz joaten den proiektua da eta edizio bakoitzean ikastola ezberdin batek antolatzen du. […]

Elorrioko Txitxirri ikastolak antolatu du aurtengo ibilaldia. Datorren maiatzean hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Elorrion, aurretik ere 1999 eta 2006an egin zen. Baina, Ibilaldia ez da jaialdi soil bat, urte osoan zehar garatuz doan proiektua baizik. Era honetan, urte osoan arituko gara elkarlanean, jarritako helburuak bete nahian. 2020ko maiatzaren 31n […]