Monday Potions izeneko proiektu berria aurkezten genuen aurreko saioan. Ekaitz Hernandez (Split77 eta Sonic Trash) eta Eneko Peña musikariek euren indarrak bildu eta talentu handiz egindako pop retroa eta sofistikatua eskaintzen dute euren abestietan. Aurki kaleratuko dute euren lehenengo grabazio luzea, New Age Hokum izenarekin eta horren aurrerapena entzungo dugu. […]

Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. […]

Gaurko saioan, Kristonak taldea izango dugu gonbidatu berezi. Euren proiektuari buruzkoak kontatuko dizkigute euren musika gihartsua entzun bitartean. Ahobetehortz diskoa izango dugu entzungai.. Eta rocketik amerikanara joango gara saltotxo batez. Dylan LeBlanc musikariak disko eder batez etorriko zaigu. Coyote izeneko grabazioan ondo egindako abesti sorta kitzikagarria topatuko duzue. Gaur bertatik […]

Gaurko saioa irekitzeko Hiuzz taldearen musika ekarri dugu. Aurki izango ditugu hemen euren proiektua aurkezten, momentuz Epea II diskoarekin disfrutatzen jarraituko dugu. Iruindar hauen rock zikina dastatzeko une aproposa. Janire Aranzabalen proiektuarekin jarrituko dugu. Bakarka hasi zuen bidean zenbait lagun bildu zaizkio Janireri eta Esanezin taldea sortu dute eta Erretratu […]