Just Mustard talde irlandarrak euren azken diskoa aurkezten ari dira: Heart Under. Taldeak musika esperimentala jorratzen dute, soinu intimoak eta mingotsak nahasten dituzte eta emaitza bikaina dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatua Lion Lunadon da. Zelanda Berriko musikariak Beyond Everything disko basati eta zikina kaleratu du, bolumen ozenean entzunez gero gatibatuko […]

Hellfire izena du Black Midi bandaren azken grabazioa. Beti bezala, erritmo zurrunbilotsuak eta imajinatiboak. Oso gustuko dugu talde hau euren hasierako singeletik hona. Dezentetan egon da gurean, eta orain, berriz ere eskaintzen digute aitzaki ederra euren musikarekin disfrutatzeko. Virginiatik datorkigu hurrengo gonbidatua. Leal Neale musikari amerikarrak bere azken kutizia ekarri […]

Espers taldeak 2009an atera zuen bere azken diskoa. Philadelfiako talde honek folk elektrikoa jorratzen dute. Oso disko gogoangarriak eman dituzte argitara, hala nola, gaur entzungo duguna: The Weed Tree. 2005ean ateratako disko honetan abesti sakon eta likatsuak bildu zituzten, likatsu esaten dugu hirugarren entzunalditik aurrera kateatzen zaituzten abestiak direlako. Egin […]

Gure lehen proposamena Nashvilletik dator. Caitlin Rose-k amerikanarekin zerikusia dauzkaten konposizioak aurkezten dizkigu bere azken diskoan: Cazimi. Hasiera ederra ordu beteko gure saio honentzat. Musibla honetan, azken bolada honetan Desgaraian taldea hainbatetan agertu da. Gauden Aldian disko ederrarekin datoz eta ezin eutsi bertako abestiak gurean leku zabal bat emateari. Disfrutatzeko […]

Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena […]