Iruñean aurkeztu dituzte UEUKO udako ikastaroak, aurten ere koronabirusak baldintzatukoak izango dira eta iazkoari jarraituz antolatu dute 49.garren edizioa. Guztira 23 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil, Laudio eta Donostian. Guztiek 25 euro edo gutxiagoko prezio sinbolikoa izango dute, pandemia garaian ikastaroetara hurbiltzea errazteko helburuarekin. Herrigintza eta […]

1

EHUko udako ikastaroen barruan Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak egiten ari dira ekainaren 27 eta 28an. Bi egunotan zehar Bizkaia aretoan hainbat adituk hizkuntza eta osasunaren ingurua jardungo dute. Bilbo Hiria irratiak jarraipen berezia egin du jardunaldien inguruan. Osasun alorrean  hizkuntzaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Osasun arretak, […]

Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian jardunaldia, ekainaren 22an Bilbon izango da eta ikastaroa honek emango dio hasiera UEUko udako ikastaroei. Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik, hutsune hori betetzeko asmoz jardunaldia antolatu dute Azkuna Zentroan. […]

UEU erakundeak aurtengo udarako ikastaro eta jardunaldiak aurkeztu berri dituela eta, programazio horren antolatzaile lanetan dabilen Irati Iciarrengana jo dugu, informazioa bertatik bertara jaso nahian. Baina aurtengo egitaraua jorratzen hasi baino lehen, UEUren beraren historia egin diezagun eskatu diogu Iratiri. 1973an sortu zen UEU Donibane Lohizune, Hegoaldean artean diktadura zegoelako. […]

Eibar, Baiona, Eibar… aurrera doa UEUko Udako Ikastaroen 43. edizioa. “Jardun” leloa jarri diote eta Jardunaldiek pisu berezia izan dute ikastaro hauetan. Datorren astean, azkena, Iruñeak hartuko ditu hiru ikastaro, eta bitartean, Idoia Torregaraik orain arte egindakoaren inguruan balantze positiboa egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar hasiko da Eibarren, jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari, UEUko Udako Ikastaroen baitan. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta, hortik abiatuta, hainbat ideia planteatuko dituzte irakasleek. Egoera ikusita, bertan hizlari ibiliko den Miren Guillok kontatu digunez, holako ikastaroak eta gehiago egin behar da emakumeak, jaietan ere, […]

Eibarren hasi dute gaur aurtengo UEUren udako ikastaroen hirugarren astea, eta Nagore Larrazabalek bertatik hitz egin digu. Gure hezkuntza sistemak sistema patriarkala bultzatzen duela esan digu pedagogia feministaren beharra azpimarratuz. Berarekin batera Ibai Fresnedo sexu hezitzailea arituko da ikastaroan. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasnagorelarrazabal.mp3 Deskargatu hemen  

Iaz hasitakoa osatzen ari dira egunotan Baionan, Ane Ablanedoren eskutik. Pedagogia osasuntxuagoaren aldeko apustua egiten du, eta horretarako haurren heziketaren moldeak hankaz gora jarri behar dira. Datozen hilabeteetan jarraituko dute gai honekin, Anek kontatu digun bezala. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150710solasaneablanedoueu.mp3 Deskargatu hemen