UEU erakundeak aurtengo udarako ikastaro eta jardunaldiak aurkeztu berri dituela eta, programazio horren antolatzaile lanetan dabilen Irati Iciarrengana jo dugu, informazioa bertatik bertara jaso nahian. Baina aurtengo egitaraua jorratzen hasi baino lehen, UEUren beraren historia egin diezagun eskatu diogu Iratiri. 1973an sortu zen UEU Donibane Lohizune, Hegoaldean artean diktadura zegoelako. Geroztik, beti mantendu du Ipar eta Hego Euskal Herrira iristeko borondatea eta ezin konta ahala dira antolatu dituen ikastaro, jardunaldi eta mintegiak. Era berean, lan bikaina egin du unibertsitateak behar dituen testuak sortzen, moldatzen eta itzultzen. Azken atalean, noski, aurtengo programazioaren xehetasunak ezagutu ditugu Iratiren ahotik.
HIZPIDEA: UEUren udako ikastaro eta jardunaldi berriak

